XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiago, behar duen diru-mota eskatzeko eskubide berria bereganatu du.

Garbi dago, beraz, Frantziak adibidearen arabera, F.M.I.-ean ifinia dadukan kide-ordain guztia, urrezkoa eta frankozkoa, bere diru-gordailutzat, besteen gain, konta dezakeela.

Hau bera, noski, F.M.I.-ko kide orori gertatzen zaio.

6. Hiru atal agertu ditugu: urrea, dolarrak eta F.M.I.-tik har dezakeen kreditua.

Hiru atal horiek osatzen dute Erresuma baten dirugordailua.

Une batetan gerta daiteke ere, Nazio bateko Banketxe Nagusiak beste kanpoko Banketxeren batek aurreratu dioen diru multzoren bat eskuan edukitzea.

Arazoa erabat eta denbora luzera hartuz, halabaina, ez dira garrantzizkoak Banketxeen arteko kredituak.

Beraz, Erresuma batek beste Erresumekiko salerosketak eta kapital mugimenduak zuzen eta beldurrik gabe aurrera ateratzeko, diru-gordailua beharrezkoa du, eta gordailua, gaurregun, honako hauetan datza: dadukan dolar multzoan, urre-metan eta F.M.I.-ri ken dizaiokeen kredituetan.

d) Defizita zuzentzeko bidea.

1. Erresuma bateko Pagamenduen Balantzak, denbora zehar, pausorik gabe, defizita ematen baldin badu, hau da, zorrak urtetik urtera hartzekoak baino handiagoak gertatzen bazaizkio, Gobernua erabaki irmoak hartzera beharturik aurki daiteke.